XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kosmopolitismoa edukirik gabea, barren hutsa zela uste zuen: jendeak ezin du bere burua garatu baten barruan ez bada; gizabanakorik ez dago komunitate baten bidez izan ezik.

Europa guztian bezala, Alemanian ere eragin handia izan zuten Ilustrazioaren ideiek. XVII. mende bukaeraz geroztik, joera arrazionalista indartsua sortu zen herrialde hartan, guztien buru Kant izan zelarik.

Alabaina, alemaniar intelektualen zati handi batek, Frantziako Iraultza bozkario handiz hartu zuenak, atzera egin zuen geroxeago, Napoleonen gudalosteak eragindako desmasiengatik. Giro honen baitan erneko da Herder eta Fichteren idatzietatik batik bat nazioaren kontzeptu berri bat, frantses iraultzaileek garatutakoaren aldean arras desberdina.

Herderrek ez ditu begi onez ikusten ilustrazioaren zenbait iritzi filosofiko. Haren unibertsalismo abstraktua, kosmopolitismo uniformizatzailea eta arrazionalismo mekanizista kritikatzen ditu.

Argien mendeak gizateria osoari zuzentzen zizkion bere mezuak; Herder eta Fichte, aldiz, nazioari mintzatzen zaizkio zuzenean (oroit Nazio alemaniarrari hitzaldiak). Giza kultura orokorra herri bakoitzari dagokion kultura bereziarekin berdindu zuten.

Berezitasunaren eta unibertsaltasunaren arteko tiranduraren emaitza da historia. Ilustrazioaren abstrakzio unibertsalistaren kontra, herrien indibidualtasunaren alde dago Herder.

Tasunik gabeko gizakia baztertuz, gizabanako konkretua azpimarratzen du. Gizakia, naturaren etengabeko etorreraren azken emaitza, osotasuna da, batasuna, norbanakoak eta herriak uztartzen direneko egitura orobiltzailea.

Gizaki unibertsalaren idealari gizaki nazionalarenak hartzen dio lekua. Herder patriota eta kosmopolita da aldi berean, herri eta kultura urrunekiko gizalege eta errespetuaren babesle. Horregatik zegoen Voltaire baten kosmopolitismo kolonialistaren aurka.

Sator begiak dituen gizaldi dekadentetzat dauka Herderrek XVIII. mendea.